Horsens Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdearen erdialdean dagoen hiria da, hirugarren handiena Århus eta Randersen atzetik.
Geografia
Horsens fiordoko hiria da. Glaziarren morrenek sorturiko muino eta ibar apalen gainean kokatzen da. Århustik 50 kilometro hegoaldera dago.
Historia
Badirudi Horsens izena aintzinako danierazko hors (zaldia) eta næs (lurraldea) hitzen elkarketak sortu zuela, XII menderako jadanik Horsenes izena agertzen baita. X mendeko herri jentilak hiriko lege kodea eratu zuen 1200 urte inguruan. Garai hortan Sven III.ak eta Valdemar I.ak txanponak egin zituzten hirian.
1300 urtean harresietatik at zabaltzeari ekin zion eta hiria eta kaia lubaki batek inguratu zituen. Hiriaren oparoaldi honek ordea atzerakada izan zuen suediarren aurkako gerrak zirela eta.
XVIII mendearen bukaeran Katalina II.ak Errusiatik kanporatutako printzeak bizi izan ziren Horsensen 28 urtez.
XIX mendean industrializazioa iristearekin batera populazioa nabarmen handitu zen. Gaur egun Danimarkako bederatzigarren hiri handiena da.
Kultura
Azken hamarkadan Horsenseko udalak ahalegin handia egin du kulturaren alde. Bertan izan dira hainbat musika talde internazional, hala nola, Madonna, Iron Maiden, Joe Cocker, Elton John, Bob Dylan, Bryan Adams, David Bowie, R.E.M., Paul McCartney, The Rolling Stones, AC/DC eta U2.
Bestalde urtero abuztuko azken astebukaeran Europako Ertaroko Jaialdia antolatzen dute (danieraz Europæisk Middelalderfestival). Horsens Europa iparraldeko ertaroko merkatu handiena bihurtzen da.
Hiritar ezagunak
Iruditegia
Hiri senidetuak
Kanpo estekak