Hong Kongo gripea, XX. mendeko hirugarren gripe pandemia izan zen. 1968an ezagutzera eman zen, Influenzabirus A azpitipo H3N2ren hemaglutininaren aldaera handiago bat agertzean.
Uztailaren erdialdera, Hong Kongen sortutako aldaera antigenikoa epidemia handi bat sortu zuen, jatorria baliteke Txinan izatea, hortik mundu osora hedatuz, Asiako gripearen hedapen lerro berberak jarraituz.