Holger Pedersen (Gelballe, Koldingetik hurbil, 1867ko apirilaren 7a - Kopenhage, 1953ko urriaren 25a) daniar hizkuntzalaria izan zen. Zelta hizkuntzen egitura aztertu zuen batez ere. Kopenhageko Unibertsitatean irakaslea izan zen. Neogramatikarien eskolako metodologia erabili zuen gehienbat. Idazlan nagusiak: Zelta hizkuntzen gramatika konparatiboa (1909-1913) eta Zelta hizkuntzen gramatika konparatibo laburra (1937). Hogeita hamar bat liburu argitaratu zituen danieraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez, eta Albaniako, Armeniako, Errusiako hizkuntzak eta indoeuropar dialektoak aztertu zituen, eta baita hizkuntza indoeuroparren eta hizkuntza semiten eta fino-ugriarren arteko harremanak ere.
Erreferentziak