Hoja de parra

Hoja de parra
fritter (en) Itzuli
Osagaiaklimoi urra, anisa, kanela, gari-irina eta arrautza
Historia
JatorriaEspainia

Hoja de parra (euskaraz: «parra-hostoa») nafar azkenburuko frijitu tipikoa da, San Adriánen batez ere egiten dutena. Postre hau irinaz, arrautzaz, limoi-uraz, anisez eta kanela-zotzez egindako masa bat da, parra-hostoaren antzeko forma zanpatua ematen zaiona. Gero, oliba-olio ugaritan frijitu eta berehala azukrez hautseztatzen da. [1]Hojas de parra herriko Santiago jaietarako prestatzen dituzte, uztailaren 25ean.[2] San Adriango Etxekoandreen Elkartea dago, postrea prestatu, sustatu eta kontserbatzearen alde egiten duena.[3] Azkenburuko hau tradizionala den eremua, Nafarroako Erribera, bere mahastizaintza eta ardogintzagatik da ezaguna. Hala ere, postre horrek ez du benetako parra-hostorik, antzekotasun morfologikoagatik baizik (nahiz eta parra-hostoen beste errezeta batzuk ere egon).[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Euskal Gastronomia Akademia. (2019-07-22). Hojas de Parra. .
  2. (Gaztelaniaz) González de Heredia, Fernando. (2015). El estado de las gastronomías. Editorial Paraninfo, 327 or. ISBN 978-84-8459-724-7..
  3. (Gaztelaniaz) «Hojas de parra ‘made in’ San Adrián» Noticias de Navarra 2016-07-20.
  4. (Gaztelaniaz) Domench García, José María. Navarra y sus tradiciones. , 151 or. ISBN 978-84-17558-59-8..

Kanpo estekak


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.