Himilkon (K.a. 217) (fenizieraz: Chimilkât; antzinako grezieraz: Ἱμίλκων) kartagotar jenerala izan zen, Hasdrubal Barkaren flota[1] agindu zuen Hispanian, K.a. 217an. Gneo Kornelio Eszipion Burusoilak erasotuta izan zen Ebroren bokalean, eta garaitu egin zuen. Erromatarrek 35 eta 40 ontziren artean harrapatu zituzten eta gainerakoek, zailtasunez, ihes egin zuten.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak