Hervé Bazin —jaiotza-izena: Jean-Pierre Hervé-Bazin— (Angers, Frantzia, 1911ko apirilaren 17a - Gennes, Frantzia, 1996ko otsailaren 17a) frantsesezko idazlea izan zen. Eleberrigintza landu zuen batik bat. Burgesiaren eta gizarte industrializatuaren inguruko satirak dira Bazinen eleberriak: Vipère au poing (1948, Sugegorria ukabilean), La mort du petit cheval (1950, Zalditxoaren heriotza), Qui j'ose aimer (1956, Nik maitatzen dudana), Le matrimoine (1967, Ezkontza).
Erreferentziak