Herschel (espazio-behatokia)

Herschel Espazio Behatokiaren irudikapen artistikoa.

Herschel Espazio Behatokia Europako Espazio Agentziaren proiektu bat da, baina, NASA ere proiektuan partaide izan zen. Misioaren izena William Herschelen omenez jarri zen, berak aurkitu baitzuen espektro infragorria. Jaurtiketa 2009ko maiatzaren 14an egin zen Ariane 5 suziriaren laguntzarekin. Bere orbita Lurretik 1,5 milioi kilometrora zegoen, Lurra-Eguzki sistemako bigarren Lagrange puntuan. [1]

Misioari hasieran Far Infrared and Submilimetre Telescope (FIRST) deitzen zitzaion. Urruneko espektro infragorria eta uhin-luzera submilimetrikoak aztertu zituen lehen obserbatorioa izan zen. Bere helburua urruneko objektu ezezagunak atzematea zen. Hau da, espazioko objekturik hotzenak eta hauts gehienekoak aztertzea.

Bere teleskopioaren ispilua espazioko handiena zen (3,5 metroko neurria zeukan), 2021. urtean James Webb teleskopioa jaurti zuten arte.

Bere osagaiek funtzionamendu egokia izan zezaten, -271ºC-ko tenperatura behar zuten. Tenperatura baxuak sortzeko helio depositu handiak erabili behar ziren. Pisuaren parterik handiena deposituek eragiten zutenez, obserbatorioak 7 metroko luzera eta 3,25 tonako pisua zituen.

Behatokiak 7 metroko luzera zuen gutxi gorabehera, eta 3,25 tona inguru pisatzen zuen. Zundaren pisu gehiena infragorrien detektagailuentzat beharrezkoak diren tenperatura oso baxuak sortzeko erabiltzen diren helio-metaketei zor zaie.

William Herschel espektro infragorriaren aurkikuntza egin zuenaren omenez hartu zuen izena misioak.

Behatokiak bete-betean funtzionatu zuen 2013ko apirilaren 29ra arte, hotz egoteko behar zen likido hozgarririk gabe geratu baitzen.

Helburuak

Eguzki Sistemako objektuen argiaren bilketaz arduratzen zen. Horrez gain, Esne Bidearen eta milioika argi urteko distantziara dauden objektuen argia ere biltzen zuen. Lau ikerkuntza arlotan oinarritzen zen:

  • Jatorrizko unibertsoko galaxien eraketa eta eboluzioa aztertzea.
  • Izarren sorrera ikertzea.
  • Atmosferaren konposizio kimikoa, eta kometa, planeta eta sateliteen geruza behatzea.
  • Unibertsoaren kimika molekularra ikertzea.

Bere bizitza erabilgarrian, 35000 behaketa eta 25000 datu ordu baino gehiago bildu zituen, eta jasotako informazioa 600 ikerkuntza programa ingurutan erabii zen.

Gailuak

Hurrengo gailuez osatuta zegoen:

  • Photodetector Array Camera and Spectrometer (PACS)
  • Spectral and Photometric Imaging Receiver (SPIRE)
  • Heterodyne Instrument for the Far Infrared (HIFI)

PACS

Bi gailuz osatuta zegoen: kamara bat eta espektrometro bat. Bi gailuak ezin ziren aldi berean erabili.

SPIRE

Aldibereko hiru maiztasundun (250, 300 eta 350 μm) kamara eta Fourier-en transformatuko espektrometro batez osatua.

HIFI

PACS eta SPIRE-en eraginez  urruneko infragorrien barnean sei kolore ikusi ahal zituen. Gailuek puntu zehatz bat behatu dezaketen erresoluzio oso altuko espektometro moduan lan egiten zuten, eta horiek hozteko helioa erabiltzen zen. Bere maiztasunak SPIRE gailuaren oso antzekoak ziren. Osagaiek modu paraleloan lan egiten zuten kamara moduan funtzionatzen zuten. Horrek, hozkarri gutxirekin espazioko gune oso handiak eskanetatzea ahalbidetzen zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak