Herritarren Segurtasunerako Legea (2015)

Herritarren Segurtasunerako Legea
MotaEspainiako lege organiko
Argitaratze-data2015eko martxoaren 31
Argumentu nagusiasegurtasun publiko
HerrialdeaEspainia

4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren segurtasuna babestekoa[1], herri mailan Mozal Legea deitua, 2015eko uztailaren 1ean Espainiar Estatuan ordura arte indarrean zegoen Corcuera Legea ordezkatu zuen lege organiko polemiko bat da. Alderdi Popularrak zuen gehiengo absolutuaz baliatuz onartu zen.

The New York Times egunkariaren arabera, "lege honek Francoren erregimenaren egunik txarrenak oroitarazten ditu eta ez dator bat nazio demokratiko batekin"[2]. Amnesty International eta Human Rights Watch nazioarteko giza eskubideen erakundeek lege honek "Espainian askatasun adierazpena eta elkarretaratze baketsuen aurkako zuzeneko mehatxua" suposatzen zuela salatu zuten[3].

1995eko Espainiako Zigor Kodearen erreformatik Espainiar Zigor Justiziak izan duen eraldaketa sakonena izan da. Jada, indarrean sartu aurretik Espainiako nahiz Hego Euskal Herriko gizarteetan sekulako eztabaida, polemika eta protesta biziak piztuarazi zituen lege aldaketa izan zen, nagusiki Alderdi Popularraren babesa bakarrik zuen eta Espainiako Zigor Kodean aldaketa handiak sartzen zituen legea baitzen. Herritarren Segurtasunerako Legearen ondorio astunenetako bat zigor ekonomikoak izan dira: 2015etik 2022ra, Legea aplikatzearen ondorioz, bi milioi zigor ezarri ziren, eta estatuak 1.100 milioi euroren baliokidea bildu zuen horietan[4].

Polemika eta kritikak

Lege hau kritikatzen zuten alderdi, gizarte kolektibo eta mugimenduen artean aipatu ziren kritiken artean honakoak daude:

  • Herritarren askatasunak murriztu eta herritarren eta gizartearen protestak kriminalizatzen zituela.
  • Lehen zigortzen ez ziren ekintzak isun ekonomiko zigor handiekin zigortzen zirela.
  • Demokraziaren murrizketa suposatzen zuela.
  • Hiritar ororen kontrol mugagabeari ateak irekitzen zizkiola.
  • Disidentzia eta protestak ezeztatzeko espresuki sortutako legea zela.

Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian 2016 eta 2017ko tarteko urte eta erdian 11.000 prozedura zabaldu dituzte mozal legea erabilita, eta horietatik 4.000 inguruk zerikusi zuzena dute eskubide zibil eta politikoen arloarekin —manifestazioak, protestak, afixak jartzea eta beste—[5].

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak