Hermitage gaztelua (ingelesez: Hermitage Castle) Eskozia hegoaldeko Scottish Borders eskualdean dagoen gaztelua da, Newcastleton herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Nicholas de Soulisek eraiki zuen 1240 urtean. 1338tik aurrera Douglastarren eskutan egon zen baina Jakue IV.a Eskoziakoak gaztelua kendu zien ingelesen lagun zirelakoan eta 1492an Patrick Hepburn Bothwelleko 1. Earlari eman zion. 1594an Sir Walter Scott of Buccleuch-ek eskuratu zuen.
1603tik aurrera erabilgarritasuna galdu zuen eta 1705ean bertan behera utzia izan zen. Hala ere 1930 arte Scott familiarena izan zen baina gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du.
Iruditegia
Kanpo estekak