Hermenegildo García Verde (Buenos Aires, 1884ko urriaren 27a-Sevilla, 1965eko apirilaren 18a) hispano-argentinar kirolari, artista eta lur-jabea izan zen.
Bizitza
Hermenegildo García Sanz (1850-1929) indianoa aita eta Cándida Verde Delgado (1860-1932) ama izan zituen. Aita Alderdi Integristaren kidea eta Soriako filantropo nagusienetariko bat izan zen. Umea zela, Hermenegildo Argentinatik Penintsulara joan zen. Bilbon bizi zen nahiz eta udak Sorian eta Derroñadasen (amaren jaioterrian) eman.
Kirolzale amorratua, 1903 eta 1910 artean Athletic Clubean jokatu zuen[3] eta, familia Madrila lekualdatu zenean, Atletico de Madrideko sortzaile, erdilari eta kapitain bilakatu zen. Pilotari eta igerilari trebea, Laguna Negra de Urbión igeri egiten zeharkatu zuen lehenengoa izan zen.
Politikoki, karlista eta integrista bazen ere, José Ortega Munilla eta José Ortega y Gasset pentsalarien laguna izan zen eta haiei Patagonia erakutsi zien.
Erreferentziak
Bibliografia