Herman Hollerith (Buffalo, AEB, 1860ko otsailaren 29a - Washington, AEB, 1929ko azaroaren 17a) Estatu Batuetako asmatzailea izan zen.
Biografia
Gerora konputagailu elektronikoa izango zenaren aitzindari izan zen taulak egiteko makina bat asmatu zuen.
Ikasketak bukatu bezain laster, 1880an, Estatu Batuetako errolda egiteko lanetan hasi zen. Hamar urtez errolda-lanak automatizatzeko ahaleginetan aritu zen. 1890eko errolda lantzen hasterako, prestatua zuen orri zulatuak irakurri edo orriak zulatzeko makina elektriko bat, zuloen kokapenaren arabera kodetutako estatistika-datuak gorde eta lantzeko. Makina horrek arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan eta Europan, estatistika-lanetarako bereziki.
1896an kalkulu-makinak egiteko enpresa bat sortu zuen New Yorken, gerora, beste enpresa batzuekin bat eginik IBM (International Business Machines Corporation) izango zena.
Erreferentziak