Aimé Henri Konan Bédié (Dadiékro, Boli Kosta, 1934ko maiatzaren 5a - Abidjan, 2023ko abuztuaren 1a) bolikostar politikari eta herrialdearen lehendakaria izan zen.
Biografia
Ekonomia Zientzietan doktoratu zen Frantzian, Poitiersko Unibertsitatean. Boli Kostak Estatu Batuetan izan duen lehen enbaxadorea izan zen (1961-1966). Gainera, Boli Kostako Ekonomia eta Finantza ministroa, Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkaria eta BGNB Berreraikuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko Bankuaren administratzailea izan zen.
1977an, ministro-kargutik kendu zuten, sei azukre fabrikak porrot egin baitzuten, eta BGNBren Nazioarteko Finantza Korporazioko lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten.
Bédié Boli Kostako Alderdi Demokratikoko kide izan zen, eta 1980an, sorterrira itzuli zenean, Biltzar Nazional berriko lehendakari hautatu zuten. 1986an, berriro aukeratu zuten kargu horretarako, eta 1993an lehendakaritza lortu zuen. 1995eko hauteskundeetan, beste bost urterako berritu zuen bere agintaldia. 1999an, lehendakari-postutik kendu zuten, eta Robert Guéïk ordezkatu zuen.
Erreferentziak