Henle-lakioko diuretiko

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Henle-lakioko zenbait diuretikoren egitura kimikoa.

Henle-lakioko diuretikoak ekintza gunea nefronaren atala den Henleren lakioaren goranzko adarrean duten farmakoak dira. Eragin diuretiko handiena duten farmakoak ere badira.

Ekintza mekanismoa

Henleren lakioaren goranzko adarrean sodioa, potasioa eta kloroa xurgatu eta odolera eramaten dituen Na+/K+/2Cl- ponpa dago. Sodioarekin batera ura birxurgatzen da eta beraz, gernuaren edukia murriztu egiten da. Farmako hauek ponparen funtzionamendua inhibitzen dute, sodio eta ur birxurgapena murriztuz.

Ponpa honen bitartez besteak beste kaltzioa eta magnesioa ere birxurgatzen dira eta bere funtzionamendua inhibitzean xurgapen hau oztopatuta geratzen da.

Eragin farmakologikoak

Diuretiko hauen eraginez, gernuan sodio, kloro, potasio, magnesio, kaltzio eta hidrogeno kontzentrazioak gora egiten du eta aldiz, azido urikoarenak behera. Gainera, bihotzeko aurrekarga jaisten da basozabalkuntza benosoa eraginez.

Giltzurrunetan protaglandinak askatuko dira eragin lokala emanez. Fluxu arteriala handitu egingo da eta basozabalkuntza arteriala emango da. Ondorioz, presio arterialak behera egingo du, odol bolumena murriztu egingo da eta edema arinduko da.

Diuresiaz gain, ondorio farmakologiko nagusien artean hain onak ez diren beste batzuk ere badaude: ototoxikotasuna, hipopotasemia, hipomagnesemia, alkalosi metabolikoa, hiperurizemia, hipobolemia, besteak (hipergluzemia, hiperlipidemia).

Erabilgarritasun terapeutikoa

Diuretikoak kasu hauen tratamenduan erabiltzen dira:

  • Egoera edematosoetan
  • Bihotz gutxiegitasun kongestiboa
  • Giltzurrun gutxiegitasuna
  • Hipertentsio arteriala
  • Hiperkaltzemia
  • Garezur barneko hipertentsioa

Elkarrekintza farmakologikoak

Henle-lakioko diuretikoak farmako hauekin batera ematean elkarrekintza farmakologikoak eman daitezke.

Zenbait Henle-lakioko diuretiko

Ikus, gainera

Kanpo estekak