Ibai Gorria, Hegoaldeko Ibai Gorria edo Red River[1] Estatu Batuetako hegoaldeko ibaia da, izenaz ere ezaguna dena. 2.044 kilometro luze da eta 169.890 km2-ko ibai-arroa du. Ontziz ibil daiteke. Mexiko Berriko estatuko ekialdeko goi-ordokietan du iturburua (Llano Estacado) eta Texas eta Louisianako estatuak alderik alde igaro ondoren, Baton Rouge hiriraino heltzen da. Leku horretan bi adarretan banatzen da ibaia; Atchafalaya izeneko adarrak Mexikoko golkoan isurtzen du ura, eta Old River izeneko adarrak Mississippi ibaiarekin bat egiten du. North Fork Red River, Salt Fork Red River, Little River, Pease River, Sulphur River, Wichita River eta Washita River dira Red ibaiaren adar nagusiak.
Bitxikeri gisa, 1948ko Howard Hawks zinema zuzendariaren Red River filmak ibai hau izendatzen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak