Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak

Txorien uhartea Hendaian (Lapurdi).
Nakuru Aintzirako Parke Nazionala (Kenya).
Lurmuturreko zanga itsas hegaztien kolonia Hegoafrikan. IBA hori A1 eta A4 bezala sailkatuta dago (Hegoafrika).
Kurriloak Gallocantako aintziran (Espainia).

Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak (ingelesez: Important Bird Area - IBA, frantsesez: Zone importante pour la conservation des oiseaux - ZICO, gaztelaniaz: Áreas importantes para la conservación de las aves - AICA) BirdLife International nazioarteko erakundearen programa da; honen bidez hegaztientzat mundu osoko leku garrantzitsuenak identifikatu, dokumentatu eta babestu nahi dituzte.

Helburuak

Ekimen hau BirdLife International erakundearen eskutik 1985ean sortu zen ingurumen babesarako tresna garrantzitsu moduan. Horren bidez hegaztienetzako garrantzia duten toki guztien babesa lortu nahi zuten.

IBA zerrenda tresna erabilgarria da zientzialarientzat, bereziki babeserako proiektuak bultzatzeko eta biodibertsitatearen gainean zenbait proiektuk izan dezaketeen eragina ebaluatzeko garaian. Informazio guztia datu-base batean sartzen dira.

Historia

Esan dugun bezala 1980. hamarkadan BirdLife International eta Wetlands International erakundeek Europa mailan ikerketa desberdinak burutu zituzten. Lan horietan garrantzi handiko lurraldeak identifikatu zituzten; haientzat babesaren beharra oso garbi ikusi zuten. 1989an lehenego BIA inbentarioa plazaratu zen. Lan horretan 400 espezialistek hartu zuten parte eta 41 estatuetan 2.444 toki definitu zituzten. 1995ean horien %50rentzat babesa maila desberdinak lortu ziren. Erabilitako metodogologia BirdLife Internacional sarea zegoen herrialdi guztietan zabaldu zen eta 2005ean 168 estatuetan 6.733 IBA definitu ziren. 2013an, mundu osoan, 10.000 baino gehiago dira identifikatutako tokiak.

Gaur egun BIA irudia nazioarteko mailan onartuta dago eta Europar Batasunak ere bere legedian jaso du.

IBAk definitzeko irizpideak

IBA bat identifikatzen da tokian hegazti adierazkeak aurkitzen direnean. Hegazti horiek lau kategorietan definitzen dira:

  • A1 kategoria: Tokian hegazti mehatxauk aurkitzen dira.
  • A2 kategoria: Tokian hegzti endemikoak aurkitzen dira - EBAk (Endemic Bird Areas)-.
  • A3 kategoria: Tokian bioma ezaugarriak dituzten hegaztiak aurkitzen dira.
  • A4: Tokian hegazti-populazio handiak biltzen dira; biltzeko arrazoiak desberdinak izan daitezke: migratzeko, pasean daudenean, kumeak izateko...[1][2]

Lau irizpide orokor hauekin lurraldez lurralde irizpide espezifikoak daude:

Programaren faseak

  • Identifikazioa eta kontsulta: tokiak identifikatzen dira eta, ondoren, World Bird Databasean sartzen dira.
  • Tokia izendatzen da: bildutako informazioa zabaldu egiten da, horrela, erabakiak hartzen dituzten botereek ingurumenarekin lotutako erabakiak hartzeko garaian informazio hori erabil dezakeen. Tokien izendapen ofizialak bertako erakundeek hartzen dituzte.
  • Babespena eta kontserbazioa: Lurraldeko eta estatuko erakundeen laguntzaz tokiko elkarteak sortzea saiatzen dira. Talde horien lan nagusiak herritarren artean informazioa zabaltzea eta tokiek erasoak jasotzen dituztenean salatzea izango dira.
  • Informazioa gaurkotzea eta monitorizatzea: Datu-basearen informazioak momentuero gaurkotzen dira. Lan hori laguntza-taldeen bitartez egiten da.[1]

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak Aldatu lotura Wikidatan