Haririk gabeko sare


Haririk gabeko sarea irrati uhinen edo izpi infragorri uhinen bidez eratzen den haririk gabeko komunikazio da. IrDAren eta konputagailu-sareen bidez gauzatzen diren sareak dira ohikoenak.

Irismen gutxiko irrati uhinak dira, ez dute behar lizentziarik eskuarki, aldiz irismen handiko transmisioek administrazioaren baimena behar dute.

Abantailak

  • Gailuak aske mugitzea
  • Estazioak erraz birkoka daitezke, kableatuaren arazoa ekidinez.
  • Kostu gutxiago
  • Instalazio arina

Haririk gabeko sareetan infragorri sareak, mikrouhin sareak, laser sareak eta irrati sareak daude. Haririk gabeko estandar batzuk daude, baina hedatuena IEEE 802.11 da. Teknologiaren mundua aurreratzen doan heinean estandar hau ere gaurkotu da eta honen bilakaerak 802.11a, 802.11b, 802.11g estandarrak sortu dira.

Huen abiadurak dira:

  • 802.11 = 1Mb/s
  • 802.11a = 54 Mb/s (5 GHzren maiztasunean lan egiten du)
  • 802.11b = 11Mb/s (2,4 GHzren maiztasunean lan egiten du)
  • 802.11g = 54 Mb/s ((2,4 GHzren maiztasunean lan egiten du. Fabrikatzaile bereko gailuekin eta egoera ezin hobekoetan 108 Mb/s-ko abiadura har ditzake.

Ikus, gainera

Kanpo estekak