Haria luzeraren aldean oso mehea den objektu elastikoa da, bi euskarriren artean tenkatzen dena, eta pultsatuz, igurtziz edo kolpekatuz bibrarazten zaiona soinua sortzeko. Hariaren gaia naturala (hestea, zeta, metala...) edo sintetikoa izan daiteke (nylona). Hariak sortzen duen soinuaren maiztasuna luzeraren funtzioa da (luzeago, baxuago), eta lodiera ere luzeraren arabera handitu behar da. Soinu baxuak sortu behar dituzten hari batzuk bihurrikatuak dira (metalezko hari bat kiribilduta dago haien inguruan)[1]