Lanean, Annibale Carracci-k, Boloniako harategi batean egiten diren jarduerak erabateko sinesgarritasunaz deskribatzen ditu. Eszenan bost pertsonak ikusten dira.[3] Lehen planoan, behealdean, arkume bati burua mozteko zorian dagoen gazte bat irudikatzen da; beste bat, berriz, zekor bat kakoan zintzilikatzen ahalegintzen da; mutila gorputza eta burua ahaleginean bihurrituz erakusten da. Erdian, mostradorearen atzean, harakin bat dago, salmahaian txahal-xerrak bikain jartzen dituena. Azkenik, harakin beterano batek, mantal zuria jantzita, haragia pisatzeko erabiltzen den balantzari eusten dio, eta bezeroak, berriz, aukeratutako haragia ordaintzeko dirua bilatzen du poltsan. Pintatutako irudiek ez dute ezer arruntik, nahiz eta tradizionlaki harategiak gustu txarreko negoziotzat hartzen diren.