Haragi-salda edo okela-salda[1], zentsu hertsian kontsomea[2] (frantsesezko consommé, eta, era berean, consommer aditzatik eratorria: euskaraz: «suntsitu») haragiz egindako salda kontzentratua da, gardena eta zikinkeriarik gabea gera dadin egosketaren amaieran iragazten ohi dena. Oro har, beroa zerbitzatzen da bazkariaren hasieran.
Zerbitzatzeko era
Kontsomea otorduen hasieran zerbitzatzen dute, normalean kontsome-katiluan (helduleku bikoitzekoa, errazago maneiatzeko), kontsome-plater baten gainean eta, era berean, plater txiki baten gainean. Zopa-koilararekin markatzen dute. Kontsome beroari jerez zurrusta bat bota ohi zaio aromatizatzeko, eta batzuetan gorringo bat ere bai; batzuetan ogi-txigorki zati txikiekin (croûtons) hartzen dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak