Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza de Kászon, Thyssen-Bornemiszako II. Baroia (Scheveningen, Haga, 1921eko apirilaren 13a - Sant Feliu de Guíxols, Baix Empordà, 2002ko apirilaren 26a) industrialari eta arte bildumagile aipagarria izan zen.
Holandan jaioa, Suitzako herritartasuna, Hungariako noblezia-titulua, Monakoko legezko egoitza eta Erresuma Batuko bigarren egoitza izan zuen, nahiz eta azken bi hamarkadetan Espainian bizi izan zen. Bere bosgarren eta azken emaztea, Carmen "Tita" Cervera, Miss Espainia izan zen 1961ean, eta familiako bildumagileen gogoa luzatu du.