Hamish Kerr (Dunedin, 1996ko abuztuaren 17a) gorako jauzilari zeelandaberritarra da, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena.[1]
Ibilbidea
2019an Ozeaniako Txapelketan urrezko domina irabazi eta Zeelanda Berriko errekorra ezarri zuen, 2,30m[2]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 10. postuan gelditu zen.
2022an Munduko Indoor Txapelketan hirugarren egin zuen eta Commonwealth Jokoetan urrezko domina lortu zuen.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan finalera iritsi eta Shelby McEwen estatubatuarrarekin berdindu egin zuen. Berdinketa haustea erabaki zuten eta Hamish Kerr izan zen txapelduna. Marka pertsonala zuen gainera, 2,36m.[1]
Palmaresa
Markak
- Aire librean: 2'36m (2024)
- Pista estalian: 2'36m (2024)
Erreferentziak
Kanpo estekak