Artikulu hau eskuko pisuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Haltera (argipena)».
Haltera, eskuko pisua edo hegoaldean mankuerna, pisu librean eskuekin eutsi eta besoen indarraz altxatzen diren kirol ekipamendu mota bat da, pisu altxatze entrenamenduan erabiltzen den ekipamendu pieza. Bakarka edo binaka erabil daiteke, esku bakoitzean.
Historia
Halteren aitzindariak agian antzinako Grezian altzatzen ziren pisuak izan ziren. Baina lehenago ere dokumentatu dira haltera moduko batzuk Indian duela mila bat urte baino gehiago. Indiako leku horrek ingelesen ikuspegitik klub baten itxurakoa zen eta Indiako kluba deitu zioten. Antzoneko garaietan ere, normalean, halterak binaka erabiltzen zituzten, borrokalariek, kulturistek, kirol jokalariek eta besteek indarra handiagoa lortzeko eta giharren tamaina handitzeko.
Motak
XVII. mendearen hasieran, halteraren forma ohikoa, helduleku bati lotuta zeuden bi pisu berdinak izaten ziren. Gaur egun hiru haltera mota nagusi daude:
Erregulagarriak barra metaliko batez osatuta daude, altzairuzkoa gehienetan, eta barrari lotuta, neurri bereko bi pisu. Barraren erdiko atala erliebe gurutzatuarekin grabatuta egon ohi da, atxikimendua hobetzeko. Neurri bereko bi pisu-plakak halteraren kanpoko zatietan irristatu eta klipekin edo torloju antzeko zerbaitekin babesten dira. Barrara lotzen diren pisuak, garai batean metal astunekoak izaten ziren, edo porlanezkoak... Gaur egun kanpoko aldea gomazkoa izaten dute askotan.
Pisu finkoko halterak, barra bati neurri bereko bi pisu lotuta, finkatuta. Barietate merkeak burdinurtuz osatuta egoten dira. Batzuetan gomazko edo neoprenoz estaliak egoten dira, lurrean edo apalategian uzterakoan kolpea bigunagoa izateko, erosotasunerako. Bertsio merkeagoetan hormigoiz betetako plastiko zurruna diten neurri bereko bi pisu barrari lotu egiten dira.
"Hautatze" halterak. Haltera erregulagarriak dira, plaka kopurua (hau da, pisuak) bereziki erraz aldatzeko sortuak.
Haltera izendunak
Thomas Inch haltera, "172" bezala ere ezaguna (2.38 hazbeteko, (60 milimetroko) heldulekua, 172 libra pisatzen ditu.
Milurteko haltera (2.38 hazbetelp heldulekua eta 228 libra pisatzen ditu.
Zirkuko halterak: zirkuko ekintza ibiltarietan historikoki erabilita. Haltera hauek muturreko neurriak eta helduleku zabalagoak zituzten, eta pisu normalak bezala, pisu eta tamaina desberdinetakoak ziren.