Haizea Alonso, izen artistikoz "Haizeatxo" (Urizaharra, Araba, 2001) euskal rap abeslaria da[1].
Ibilbidea
Emakumea, arabarra, euskalduna, feminista, gaztea eta rap musikaria gisa definitzen du bere burua[2]. Lagunekin free-style lantzen hasi zen[3] eta 2019an Nire bala abestia kaleratu zuen sare sozialetan. Berehala birala bihurtu zen, 70.000 ikustaldi izateraino[4]. Hurrengo urteetan bideoklip berriak atera ditu.
Diskografia
Bideoklipak
- Nire bala (2019)
- Hitzak (2020)
- Petricor (2021)
- Nire lagunek bai (2021)
- Lo que antes era (2022)
- Izaera kolokan (2022)
Erreferentziak
Kanpo estekak