Haizea 1975ean Haizea taldeak plazaratutako lehen diskoa izan zen, taldearen izena daramana.
Musikariak
Grabaketa eta abestiak
Donostiako Herri Gogoa estudiotan egin zen grabaketa Iñaki Beobide soinu teknikaria zela[1]. Zazpi abestik osatzen dute diskoa, hauetako bost ahozko euskal literaturako kanta herrikoiak dira, gainontzekoak, Goizeko euri artean Txomin Artolarena[2] eta Oreina bila Xabier Lasaren abesti instrumentala.
Azala
Azala Jon Zabaletak egina da. Gitarra bat ageri da lehen planoan eta honen sokek poste elektrikoen sokekin nahasten dira, paisaiaren atzealdean eguzkia sartzen den artean.
Kantuen zerrenda
- Brodatzen ari nintzen
- Urzapal bat
- Loa loa
- Goizeko euri artean
- Ura ixuririk
- Oreina bila
- Arrosa xuriaren azpian
Erreferentziak
Kanpo estekak