Haakon Jarl

Haakon Jarl

Bizitza
JaiotzaTrøndelag, 930(e)ko hamarkada
Herrialdea Norvegia
HeriotzaMelhus, 995 (55/65 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaSigurðr Hákonarson
AmaBergljót Þórisdóttir
Ezkontidea(k)Tora Skagesdatter
Seme-alabak
Familia
LeinuaEarls of Lade (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako eskandinaviera
Jarduerak
Lantokia(k)Norvegia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Hjörungavágr (en) Itzuli

Haakon Sigurdsson (antzinako eskandinavieraz: Hákon Sigurðarson) edo Haakon Jarl (Hákon jarl) (Trøndelag, c. 937Melhus, 995) Norvegiako erregea izan zen 975etik hil zen arte. Haakon Boteretsua (Hákon jarl hinn ríki) edo Haakon Gaiztoa (Hákon Illi) ere deitua izan zen.

Sigurd Haakonsson eta Bergljot Toresdatterren semea izan zen. Aita Ladeko jarla eta Trøndelag eta Hålogalandeko gobernadorea izan zen. Harald II.aren gizonek Sigurd hil zuten 961ean eta Haakonek jarl kargua heredatu zuen eta Harald erregearen aurka borrokatzen hasi zen Danimarkara joan behar izan zuen arte. Harald II.a hiltzeko konspiratu zuen Harald Blåtandekin. Gerra zibilean erregearen anaiak garaitu zituen eta Norvegia gobernatu zuen Harald Blåtanden basailu gisa. 973-974 inguruan Harald Blåtandi lagundu zion Danimarkaren defentsan Oton II.a enperadorearen aurka.

975ean bataiatua izan arren, antzinako jainkoetan fededun izan zen eta Danimarkarekiko menpekotasuna hautsi zuen. 977an Vladimir I.a Kievekoa Novgorod hiria berreskuratzen saiatu zen eta hurrengo urtean Iaropolk I.a Kievekoa erasotu zuen. 986an Danimarkako flota bat garaitu zuen.

995ean, bere esklabo eta lagun Tormod Karkek Haakon hil zuen, Olaf Tryggvason tronua erreklamatzera hurbiltzen ari zenean.

Haakon Jarlek emakumeak bortxatzeko duen zaletasuna kontatzen dute iturri batzuek, nobleak zein nekazariak izan. Hainbat sagatan aipatzen da, Snorri Sturlusonen Heimskringla barne.

Genealogia

Kanpo estekak