Haakon II.a Norvegiakoa
Haakon Sigurdsson edo Haakon Herdebrei (Sorbalda zabalekoak) (1147 – 1162ko uztailaren 7a) Norvegiako erregea (Haakon II.a) izan zen 1157tik hil zen arte, Norvegiako gerra zibilen garaian. Sigurd Munnen ume ilegitimoa izan zen. Osaba Eystein II.ak oinordeko izendatu zuen 1157an. Haakonek Sigurden eta Eystenen aldekoak bildu zituen eta bere osaba Inge Haraldssonen aurkako borrokari ekin zion berriro. Inge guduan garaitua eta hila izan zen Oslotik hurbil 1161eko otsailaren 3an. Haakon 1162ko uztailaren 7an hil zen Sekkengo guduan. GenealogiaKanpo estekakInformation related to Haakon II.a Norvegiakoa |