Gurutzetik jaistea Rogier van der Weyden flandriar margolariaren lan nagusia da. Ohol gaineko olio pintura da, 262 cm zabal eta 220 cm garai, Madrilgo Prado Museoan ikusgai dagoena. Triptiko handi baten zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.
Van der Weydenek Lovainako Harresiez kanpoko Andre Mariaren elizarako (baleztarien kapera) egin zuen lan hau. Kolore askotako eskultura lan handi baten gisara har daiteke. Zorua naturalista da, gorabeherekin, zenbait landarerekin eta giza hezur hondakinekin; hondoa, berriz, laua da, paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta egongo balitz bezala antolatua dago guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik, eta irudiek osorik betetzen dute eremua. Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman daiteke lan honetan, pertsonaia guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten dituelako batetik, eta lanak duen forma eta kolore egitura bateratuagatik bestetik.
Erreferentziak
Kanpo estekak