Gurutze Santuaren basilika edota Kristo Santuaren basilika Gipuzkoako Lezo udalerrian dagoen basilika bat da.
Kokalekua
Herrigune historikoan dago, Gurutze Santuaren plazan, Lezoko udaletxea eta San Joan Bataiatzailearen elizaren alboan.
Historia
Hasieran baseliza txikia besterik ez zen, baina XVI. mendearen amaieran ustezko mirariarengatik irudiarekiko debozioa Euskal Herrian zehar hedatuz joan zen. Hortaz, baseliza zaharra kokatzen zen tokian oraingo pizkundeko basilika eraikitzen hasi zen.
Bertan dagoen Kristoren irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat.
Kanpo estekak