Guruin parotoideak anfibio askok buruan eta lepoan dituzten konkordurak dira. Begien atzean kokatuak egoten dira, bereziki Bufo generoko apo eta arrubioetan. Guruin horiek harrapakariak uxatzen dituen gai toxiko bat jariatzen dute.