Gureak enpresa taldea 1975an sortu zen, Gipuzkoan, Atzegi erakundearen ekimenez. Haien helburu nagusia desgaitasuna duten pertsonak erabat gizarteratzea izan zen, bereziki lan munduan. Gaur egun Gureak talde sendo eta dibertsifikatua da, batez ere industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan. Bere esparruko jardueretan lehiakorrak dira. Taldeak errentagarritasun soziala eta kudeaketaren eraginkorra lotu nahi ditu.[1] Desgaitasuna duten pertsonen laneko inklusioan konprometitutako enpresa taldea da. Lan egonkorra sortuz, ibilbide profesionalak diseinatzen dituzte. Azken urteotan taldea Gipuzkoatik kanpo ere zabaldu da, bereziki Nafarroan eta Lleidan.[2]
Taldea
Irabazi asmorik gabeko elkarte merkantilez osatutako enpresa taldea da. Gureak taldean adar edo sail desberdinak daude:
- Gureak industrial: elektronika, operatzaile logistikoa, muntaia, manipulatuak...
- Gureak zerbitzuak: elikadura, osasuna, garbiketak...
- Gureak marketing: zuzeneko marketina, posta banaketa...
- Gureak itinerary: orientazioa, zerbitzu okupazionala, prestakuntza...
Datuak
2019an datu hauek eman zituzten:
- 5989 langile
- Horietatik 4899 desgaituak
- Negozioaren tamaina: 240 milioi euro baino gehiago.
Bazkideak
Sei bazkide nagusi ditu taldeak:
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak