Gure xaharrak Itxaro Bordak eta Bonbon beltz taldeak idatzitako antzezlana da. Bonbon beltz konpainia horrek 2023an produzitu zuen Maika Etxekoparren zuzendaritzapean.[1]
Maika taula-zuzendaria izateaz gain aktoreetako bat ere bada. Helduentzako txotxongilo ikusgarriekin egiten dute. Tamaina naturalekoak dira txotxongiloak eta atzetik dute aktore maneiatzaile bana (Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar bera).[1][2]
Sinopsia
Antzezlana Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean kokatuta dago, bertan giroa elektrikoa da. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira, Osasun Inspekzioak abisatu gabeko bisita bat abiatuko duelarik, artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira…[3][2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak