Guingamp (bretainieraz: Gwengamp) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. Bro Dreger lurralde historikoan kokaturik dago. 2007ko erroldaren arabera 7.661 biztanle ditu.
Etimologia
Bretoierazko Gwengamp' izenak "zelai zuria" esan nahi du.
Historia
Guingampen historia bertan izan diren hiru gazteluek kontatzen dute. Lehenengoa 1030 urtean eraiki zen, bigarrena XII mendean eta hirugarrena XV mendearen erdialdera. XVII mendeko matxinadetan parte aktiboa izan zuen eta Richelieu kardinalak zigor bezala hiru gazteluak suntsiu zituen. Gaur egun bakoitzaren dorre bana baino ez da gelditzen.
1789ko Frantziako Iraultzan ere aktiboki hartu zuen parte.
Kirolak
Herriko futbol taldea En Avant de Guingamp da eta herria oso txikia den arren futbol taldeak lehen mailan jokatzen du eta birritan irabazi du Frantziako Kopa, 2009 eta 2014an.
Ondasun nabarmenak
Hiri senidetuak
Kanpo estekak