Guillermo Lasso Mendoza, (1955eko azaroaren 16a) ekuadortar enpresari, bankari eta politikaria da. CREO mugimenduaren burua (Movimiento Creando Oportunidades), 2021eko otsailaren 7ko Ekuadorreko hauteskundeak irabazi zituen, ezkerreko hautagaia zen Andrés Arauzen aurretik geldituz. Kargua 2021eko maiatzaren 24ean hartu zuen. Eskuineko hautagaia zen, oso kontserbadorea eta liberala. Opus Deiko kidea da. 1980an María de Lourdes Alcívar Cresporekin ezkondu zen eta bost seme-alaba ditu.
Liburuak
- Cartas a mis hijos (2011)[1]
- Otro Ecuador es posible (2012)[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak