Guardiana de los Ríos Jennifer Ávilak 2016an zuzendutako dokumentala da, Berta Cáceres borrokan oinarrituta Hondurasko ibaien salmenta salatzen du.
Aurrekariak
Hondurasko uraren legeak energia elektrikoa sortzeko urtegiak baimendu zituen eta 2009ko estatu-kolpetik atera zen gobernuak 40 bat kontratu sinatu zituen enpresa desberdinekin hauek ustiatzeko. Herri indignek kontra egin zioten eredu horri.[1][2] Dokumental hau Berta Cáceresen erailketaren hurrengo egunean hasi zen grabatzen.[3] Pueblos aldizkariak argitaratutako elkarrizketa batean, Jennifer Ávilak hau adierazten du:
(...) guk bagenuen dokumental bat egiteko kezka, ura eta ibaiak babesteko komunitateek egiten duten borroka erakusteko. Bertak laguntzen zituen borroka horiek; horregatik, elkarrizketa bat egin genuen harekin. Berta hil zutenean ari nintzen gidoia prestatzen. Oso kolpe gogorra izan zen. Mehatxuak jasan zituen arren, inork ez zuen espero, nazioartean ere oso ezaguna baitzen. (Hiletara joandako guztiak) Berta agurtzera joateaz gain, borrokarekiko konpromisoa berresten zuten, eta horrek indarra eman zigun dokumentala komunitateekin grabatzen hasteko.
Laburpena
Dokumentalean Hondurasko ibaien salmenta salatzen da, bertan bizi diren pertsona eta ingurugiroa kaltetzeaz gain herri indigenei buruzko OIT-ren 169. hitzarmena urratzen da. Gainazaleko eta lurpeko ibaiak lehortzeak eragin ezkor zuzena du izan du komunitateetan. Batetik, ur edangarria murriztu delako eta bestetik, nekazaritza eta basoen hazkundea zaildu dituelako.[1]
Elkarrizketak
Hainbat komunitate-buruzagi, gobernuko funtzionario eta enpresaburu elkarrizketatuko dituzte dokumentalean. Horien artean honako hauek aipa ditzakegu: María Santos, Santa Elenako alkateordea; Arnold Castro, energia elektrikoko enpresaburua, La Aurora SAko inbertsioen burua eta Gladis Aurora López Calderón kongresuko lehendakariordearen senarra;[4][5] Eduardo Ramírez, Espartako alkatea; eta Kevin Reyes; ingurumenaren aldeko liderra.
Ekoizpena
Radio Progreso eta Madre Tierra Producciones taldeek ekoitzitako dokumentala da Guardiana de los Ríos, Jennifer Ávila kazetari eta errealizadoreak zuzendua.[6][7]
Sariak eta Aitortzak
- 2017an Dona’m Cine-ko Berta Cáceres Saria.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Guardiana de los ríos (2016)