Gregorio González Galartza (Zegama, 1869 – Donostia, 1948) gipuzkoar argazkilaria izan zen. Bere lanak XX. mende hasierako Donostia hiriaren bizitzaren kronika osatzen du eta, egun, San Telmo Museoan dago.
Biografia
Zegaman jaio bazen ere, berehala etorri zen Donostiara bizitzera. Gaztetatik izan zen argazkilaritza zalea, eta ofizioa ikastea erabaki zuen. Horrez gain, 1899an, postari lanetan hasi zen, eta 1929ra arte jardun zuen lanbide horretan, 60 urterekin erretiroa hartu zuen arte. Postari izan bazen ere, bere lana hertsiki lotuta egon zen argazkilaritzarekin. Izan ere, postal-txartel ilustratuen bidalketek gorakada handia izan zuten garai hartan. Fototipiaren aurrerapenari esker, argazki erreprodukzioak kalitate hobeagokoak eta merkeagoak izaten hasi ziren. 1906tik aurrera, bestetik, Correosek postalaren atzealdea bitan banatzeko baimena eman zuen, batean helbidea idazteko, eta bestean, testua. Aurrealde osoa, berriz, argazkiak hartzen zuen. Hori dela eta, ugaritu egin zen postalen erabilera, eta aproposa izan zen argazkilari askorentzat, posta txartelen editore eta inprimatzaile bihurtzeko.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak