Grave, ingelesez Raw (euskaraz Gordin), 2016ko Julia Ducournau frantziarrak zuzendurako beldurrezko drama film bat da. Garance Marillier, Ella Rumpf eta Laurent Lucas aktoreek antzeztu zuten.
2016ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Justine (Garance Marillier) 16 urteko neska nerabea senide guztiak albaitariak eta begetarianoak diren familia batean bizi da. Ikasle bikaina da, baina Albaitaritza Fakultatean hastean mundu ilun, arrikustsu baina erakargarri bat topatuko du. Lehenbiziko astean, ikasgelakideen artean bere lekua aurkitu asmoz, haren familia irakatsi dizkion printzipioetatik urrunduko da, eta bizitzan lehenbiziko aldiz haragi gordina jango du. Ondorioak berehala iritsiko dira, eta neska bere benetako izaera azaleratzen hasiko da.
Aktoreak
Kanpo loturak