Grant James Fox (New Plymouth, 1962ko ekainaren 16a) zeelandaberritar errugbilari ohia da, joko-zabaltzaile postuan aritzen zena. Auckland taldean ibili zen 1982-1993 bitartean. 1985eko urriaren 26an egin zuen debuta Zeelanda Berriko selekzioarekin, Buenos Airesen, Argentinaren kontra. 46 aldiz jokatu zuen talde nazionalarekin[1] eta, besteak beste, 1987ko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen.
Palmaresa
Zeelanda Berriko selekzioa
Erreferentziak
- ↑ Grant Fox. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-3-12).
Kanpo estekak