Grabitazio-kolapsoa[1] edo kolapso grabitazionala[2] izar gorputz baten barneko kolapsoa da, bere grabitateakzulo beltza eratzeko duen eraginaren ondorioz. Grabitatea oinarrizko beste indarrak baino ahulagoa denez, grabitazio kolapsoa masa handiekin bakarrik da posible sisteman grabitazio elkarrekintzaren eragina gainerako indarren efektua baino garrantzitsuagoa denean. Grabitatearen kolapsoa jasan dezaketen sistemak izarrak dira (supernobak, neutroi izarrak edo zulo beltzak sor ditzakete) edo izar talde masiboak, hala nola multzo globularrak edo galaxiak beren zatirik trinkoenean.