Goritsa ur-jauzia (bulgarieraz: Горица водопад) edo Ovcharenski ur-jauzia (bulgarieraz: Овчаренски водопад) Bulgariako hego-mendebaldean dagoen ur-jauzi bat da, Ovchartsi eta Sapareva Banya herrietatik hurbil, eta Sofia hiriburutik 72 kilometrotara.[1]
1965eko urriaren 11n Monumentu naturala izendatu zuen Bulgariako Basogintza Ministerioak.[2]
Deskribapena
Rila mendilerroaren iparraldean aurkitzen da 900 metrotako altueran. Rila mendietan dauden ur-jauzien artean baxuen kokaturik dagoena da, eta jauziaren altuerari dagokionez bigarrena, Skakavitsa ur-jauziaren (70m) atzetik. Goritsa ibaiak egiten duen 39 metrotako jauzia da.[3]
Goritsa ibaia 1.200 metrotako altueran sortzen da, Kriva Sospa, Kamenna Mandra eta Kabul mendietatik maldan behera datozen urak elkartzerakoan. Beheranzko bidean 5-15 metrotako altuera duten sei ur-jauzi ditu Goritsa ur-jauzira iritsi aurretik.[1]
Urtaro guztietan antzerako ur kopurua mantentzen du Goritsa ur-jauziak.[4]
Turismoa
Trekking ibilbideak egiteko aukera dago, 1.200 metrootako altueran dagoen Ovchartsi herritik abiatuta.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak