Gomazko piloten jaurtigailua protesten kontrol eta errepresioan eta istiluetan poliziak erabilitako istiluen aurkako eskopeta txiki bereziak dira.
Ezaugarriak
Eskopeta mota hau, LBD motakoa (lanceur de balles de defense), istiluen aurka erabiltzeko apropos diseinatua dago.
Plastiko edo gomazko pilota edo balak jaurtitzen ditu abiadura handian eta talka egitean deformatu egiten dira, gorputzara sartzeko aukerak murriztuz.
Erabilera
Gertutik jaurtitzen direnean zauri larriak (begiak galdu, hainbat kasutan) eta heriotza ere eragin dezake. Euskal Herrian, Jose Luis Aristizabal eta Iñigo Cabacas hil ziren gomazko piloten ondorioz. Arma horien erabileraren aurka, Stop Bales de Goma elkartea sortu zen Katalunian 2010 urtean.
Kanpo estekak