Abdomeneko aortatik datorren erdialdeko erraietako adarra bat da. Enbor zeliakotik (T12) 1cm beherago sortzen da. Digestio aparatuan kokatzen diren hesteen atal gehiena odoleztatzen du, pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Ematen duen lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Ostean, mesenterioaren bi orrien artean sartu eta eskuinerantz abiatzen da.[3]
Adarrak
Lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Arteria hori eman ondoren mesenterioko bi orrien artean sartuko da eta eskuinerantz abiatzen da.
Adarrak ezkerretaranzkoak edo eskuineranzkoak izan daitezke haien norabidearean arabera.[4][5]
Ezkerretaranzko adarren artean, 5 jejuno arteria eta 12 ileon arteria izango ditugu. Hauek arkuak osatuko dituzte eta horietatik arteria zuzenak aterako dira, jejunoan luzeagoak izanda ileonean baino[6].
Ez du beti itxura bera, hainbat aldaki baititu gorputzaren edo gorpuaren arabera.
Eskuineko kolon arteria
Hau bi adarretan banatuko da, adar bakoitza beste adar batekin lotzen delarik:
Goranzko adarra: erdiko kolon-arteriarekin lotuko da.
Beheranzko adarra: ileonkolonetako arteriaren kolonarentzako adarrarekin bat egiten du.
Erdiko kolon arteria
Arteria hau zeharkako mesokolonetik abiatzen da. Ezker eta eskuin adarrak ematen ditu, bakoitzak arteria ezberdinarekin anastomosia eginez.
Eskuineko adarra: eskuineko kolon-arteriako goranzko adarrerakin bat egingo du.
Ezkerreko adarra: beheko mesenterio arteriatik ateratzen den beheko kolon adarreko ezkerreko adarrarekin bat egiten du.
Odoleztatzen dituen eremuak
Goiko arteria mesenterikoak odoleztatzen dituen eremuak hurrengoak dira:
Area eta duodenoa.
Jejuno eta ileona.
Itsua eta apendizea.
Goranzko kolona.
Zeharkako kolonaren 2/3renak.
Patologia
Heste-iskemia edo iskemia-kolitisa
Etiopatogenia
Goiko mesenterio adarraren oklusioakutuak heste-ismekia edo iskemia-kolitisa eragingo du, hau da, hesteko odol etorrera gelditzeak estres zelularra eragingo du[7].
Epidemiologia
Honen agerrera 4,5-44 kasu 100.000 biztanle eta urtekoa da, ohikoagoa izanda 65 urte baino gehiagoko biztanlerian[8].
Sintomak
Honek askotan ondorio larriak izaten ditu eta oklusioen %80k heriotzan amaitzen dute, hipoxiaren ondorioz nekrosia eragin dezakeelako. Hala ere, asintomatikoa izan daiteke. Hasierako sintomak iskemiaren larritasunaren araberakoak dira. 73 kasuetako ikerketa batean, sintoma ohikoenak hurrengoak izan ziren:[9]
Arteria honek abdomeneko aortarekin batera bere jatorrian ezkerreko giltzurrun zaina konprimi dezake, intxaur-hauskailu sindromea eraginez.[10][11] Ezkerreko giltzurrun zainaren hipertentsioa, ezkerreko gonadal zainean barizeak eta alde bateko hematuria agertzen dira. Horrekin batera, gutxiagotan pelbiseko min kronikoa edo disuria sortzen da. Sindrome honen tratamendua sintomen eta larritasunaren araberakoa da. Tratamenturik ohikoena kirurgikoa da. .
Goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo wilkie sindromea
Horrez gain, abdomeneko aortarekin duodenoaren hirugarren zatia ere konprimi dezake; kasu honetan, goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo wilkie sindromea eraginez.[12] Sintomen artean pisu galera, butxadura, goragaleak, epigastrioan mina daude. Tratamendu kontserbadorea edo kirurgikoa izan daiteke, larritasunaren arabera. Kirurgietan duodenojejunostomiak eta gastrojejunostomiak egin ohi dira.
Irudi gehigarriak
Abdomen eta azpileko odol-hodien TAC baten bizidun-erreprodukzioa.
Abdomen aortaren adarren 3Dko ordenagailuzko tomografia, goiko arteria mesenterikoaren giltzurrun arteko irteera erakusten duena.
Goiko arteria mesenterikoa
Goiko arteria mesenterikoaren eta inguruko egituren arteko erlazioa adierazten duen disekzioa.