Glens of Antrim, bertakoen hizkeran The Glens (irlanderaz: Glinnte Aontroma, euskaraz "Antrimgo Haranak") Ipar Irlandako Antrimeko konderriaren kostaldean dauden bederatzi haranak dira. Beren edertasunak eta bertan dauden herri tradizionalek konderriaren turismo guneetako bat bihurtu dute.
Geografia
- Haranak:
- Glentaisie (Gleann Taise)
- Glenshesk (Gleann Seisc)
- Glendun (Gleann Doinne)
- Glencorp (Gleann Corp)
- Glenaan (Gleann Athain)
- Glenballyeamon (Gleann Bhaile Uí Dhíomáin edo Gleann Bhaile Éamainn)
- Glenariff (Gleann Aireamh)
- Glencloy (Gleann Claidheamh)
- Glenarm (Gleann Arma)
Historia
Neolito garaian jadanik populatu ziren haranak. Kostaldean aurkitzen duten materiala harrizko trenak egiteko, bai eta sukarriak ere. Carnloughen garai hartako aztarnategi bat aurkitu da.
XIII mendetik aurrera Eskoziatik etorritako Bisset familiak agindu zuen haran hauetan. XVI mendean MacDonnell familiak eskuratu zituen. Gaur egungo biztanleek eskoziar jatorria eta irlandar jatorria daukate.
Iruditegia
Kanpo estekak