Glaziarpeko aintzira edo glaziarpeko lakuaglaziar baten azpian dagoen aintzirari deritzo. Izotzaren eta harri amaren artean sortzen da, non grabitatearen presioak izotzaren presiopeko urtze-puntua zero gradu azpitik jaitsiarazten duen.
Lurreko atmosferatik isolatutako ekosistemen sorburuetako bat da. Batez ere hotzera egokituta dauden, nutriente gutxiren beharra duten eta eguzki-energiaren beharrik ez duten mikrobioak bizilekua baita. Mota honetako aintzirak eta bertan bizi diren organismoak astrobiologoen interesgunetako bat da balizko bizi estralurtarraren ezaugarriak ulertzeko eta hura bilatzeko.