Glastonbury

Glastonbury
Glastonbury
parrokia zibila
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset
KonderriSomerset
BarrutiMendip
Izen ofizialaGlastonbury
Jatorrizko izenaGlastonbury
Posta kodeaBA6
Geografia
Koordenatuak51°08′51″N 2°43′03″W / 51.1475°N 2.7175°W / 51.1475; -2.7175
Map
Demografia
Biztanleria8.932 (2014)
8.932 (2002)
8.980 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01458
glastonbury.gov.uk

Glastonbury, Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko udalerria da.

Herri hau batez ere bere historiarengatik ospetsua da, honen inguruan mito eta kondaira ugari daudelarik: batzuen ustez Arturiar zikloan agertzen den Avalon kokalekua hemen egongo litzateke. Gainera, Glanstonburyko Jaialdi entzutetsua alboko Pilton herrian ospatu ohi da. Udalerri honetako leku interesgarrien artean Glastonbury Tor muinoa eta Glastonburyko abadia daude.

Historia eta mitologia

Glanstonbury Tor.

Udalerri honek bere ospea aldameneko Glastonbury Tor muinoari zor dio, hau inguruko ordekaren gain argiki nabarmentzen delarik. Muino honen inguruko kondairak Josef Arimateakoa, Graal Saindua eta Artur erregearen buruzkoak dira.

Josef Arimateakoaren kondairaren arabera Glanstonbury britainiar uharteetako kristautasunaren jaiolekua litzateke, bertan, Glastonbury Toren pertsonaia honek britainiar lurrean izandako lehenbiziko eliza eraiki omen zuen, gutxi gorabehera Jesukristo hil eta 30 urtera. Eliza honen xedea Grial Saindua gordetzea zen. Suposatzen denez, Josef Glastonburyra itsasontziz ailegatu omen zen, aurretik Somerset eskualdean izandako uholde bat probestuz. Lurreratzen, Josef Arimateakoaren makila mirariz eskualde honetan besterik hazten ez den arantzadun zuhaizka bilakatu zen.

Arturiar zikloko zenbait bertsioetan Glastonbury sarritan Avalom mitikotzat jo izaten da. 1333an Godofredo Monmouthekoa historialari galestarra izan zen parekotasun hau aipatzen lehenbizikoa. 1191n Glastonburyko abadiako fraideek eraikin honen hegoaldean Artur erregea eta Ginebra bere emaztearen hilobiak topatu zituztela ziurtatu zuten.

Gaur egungo herria

Gaur egun Glastonbury erromes eta turismo erlijiotsuaren gunea da. Hemen mistizismo eta jentiltasun edo paganismoak kristau mitologiarekin bat egiten dute. Neurri berdineko beste herri ugariren antzera, gune hau ere ez da antzina zen bezain oparoa. Halere, Glastonburyk jentil edo magiazko jatorriarekin zerikusia duten produktu "alternatiboak" saltzen dituzten denda eta postu ugari ditu. Herriaren inguruan, merkatalgune berri bat garatzen ari da.

Ondarea

Jaialdia

Iruditegia

Kanpo estekak