Glanum
| Glanum | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | Rodanoren Ahoak |
| Frantziako udalerri | Saint-Rémy-de-Provence |
| Koordenatuak | 43°46′26″N 4°49′57″E / 43.7739°N 4.8325°E |
![]() | |
| Historia | |
| Kultura | galiar |
| site-glanum.fr… eta site-glanum.fr | |
Glanum Erromatar Inperioko antzinako hiri bat da, gaur egun Saint-Rémy-de-Provence udalerria lurraldean dagoen aztarnategi arkeologiko bat da, Rodanoren Ahoak eskualdean.
Zelta fundaziokoa, Glanonek (antzinako grezieraz Γλανόν[1]) greziar eragin handia izan zuen. Galiar petrikilo jainko bati eskainia dago, Glanis.[2] Augusto lehen erromatar enperadorearen garaian ezagutu zuen bere goraldia. Bere garapena, alpetarren erliebeen babesean, iturri sakratu baten presentziak eta Domiziar bidearen hurbiltasunak mesede egin zioten (nahiz eta denak ez dauden ados).
Aztarnategiak hainbat okupazio-geruza ditu, hiru aldi handitan bil daitezkeenak: zelto-ligure garaia, eragin helenistikoaren garaia eta erromatarren garaia.
Glanumgo arku ikusgarria Tiberioren garaian eraiki zuten. Bere foroan bost eskaintza inperial aurkitu dira.
Kokapena

Glanum santutegi-hiri bat da, Italia eta Hispania lotzen dituzten antzinako bi bideren bidegurutzean, bata Alpeetatik, bestea itsaso ondotik. Gaur egungo Saint-Rémy-de-Provence hiriaren hegoaldean dago, Baux-de-Provence aldera, eta hiria Gaussier mendira doan arroka desfile baten sarreran hedatzen da. Aztarnategiaren sarreran, departamenduko errepidearen beste aldean, Julia gensaren (familia zabalaren) zenotafioa (oker esana, "mausoleoa") eta Glanumeko garaipen arkua ikusten dira, metro gutxiko bizilaguna, tradizionalki "Les Antiques" (Antzinakoak)[3] deitu izan den multzoa. Alpeen magalean egoteak eta haien kontserbazio egoerak Glanum hiria berandu berraurkitu baino askoz lehenagoko ospea ziurtatu zien.
Historia
Zelto-Ligur Fundazioa
Glanikoen herria saliarren konfederaziokoa zen. Aztarnategiaren okupaziorik zaharrenak Azken Brontze Arokoak dira (IIb-IIIa eta IIIb, 1150 eta K.a. 800 urte bitartekoak.). Garai hartatik zeramikazko tesoi bereizgarri ugari aurkitu dira, horietako batzuk zeinu piktografikoak dituztenak, eta brontzezko pinak, aurkitu zirenean Burdin Aroko lehen garaiari oker egotzitako materiala,.[4][5]
Glanum hiriaren sorrera Burdin Aroko lehen garaikoa da, (K.a. VI. mendea) Gaussier mendian dagoen mendi-mazela batean hiri egiturak eraikiz. Iturria, gurtza lekua izan zen goiz-goiztik eta Glan edo Glanis zieneko jainko galiarrari eta Glanicae izeneko jainkosa hirukoitzari lotuta zegon erromatar garaian. Alpeetako haran malkartsuetako labarrek harresi naturalak osatzen zuten hiria baestuz. Hiria nabarmen garatu zen K.a. II. mendean, bi mendeko geldialdi luzearen ondoren. Izan ere, K.a. IV. mendean, Arles hiriaren garapen azkarrak eskualde osoko eta Alpeetako kokaguen txikiagoak eta haien indarrak erakarri zituen. Baina K.a. II. mendearen lehen erdia arlesiar hedapena gelditu egin zen, eta, pixkanaka, tokiko eliteak eskualdean barreiatzen dira; horrek Glanumen garapen indartsuan bultzatu zuen.[6] Santutegia esparru itxi batek babesten du, baina hiria itxitura hartatik kanpo hedatzen da, adle bateetik "Antiquitares" aldera, induskatu ondoren agerian geratu den zatirako, eta bestetik, inguruko bailaretara eta santutegitik haratago, oraindik lurperatuta dauden zatietarako.
Hiriak identitate galiarra zuen, eta hori baieztatzen dute, adle batetik, Vrittakos, Eporix, Litumaros bezalako egoiliarren izenek eta bestetik, jada aipatutako Glanis eta bere Glanicae tokiko jainkoen izenek, eta hedapen zabalagoa izan ztuen Rosmerta eta Epona jiankosa-izenek ere. Arkeologikoki ere, aurkitutako estatua eta zeramika mota galiarrak dira. Sukaldeko tresnek erakusten dute herritarrek, funtsean, eltxetan irakiten zutela janaria, beste galiarrek bezala, oliotan frijitu beharrean, Mediterraneoko kulturek garai hartan egiten zuten bezala. Beren etsaien buru moztuak erakusteko ohitura ere, Glanumen aurkitu dena, ohitura zelta tipikoa da.[7]
Christian Guyonvarc'h hizkuntzalaria frantsesaren ustez, iturri sakratua, bere etimologia glan «purua» hitzetik hurbil daitekeelarik, irlandar testu mitologikoetan aipaten diren Diancecht jainko medikuak eta bere hiru seme-alabek sortutako osasun iturriaren homologo arkeologiko eta kontinentala da.[8][9]
Erreferentziak
- ↑ Klaudio Ptolomeo, Geographike hyphegesis, 2. liburua, 10, 8
- ↑ «Le site archéologique de Glanum · Documents de Recherche sur l’Architecture Antique · DoRAA» doraa-iraa.inist.fr (kontsulta data: 2026-01-08).
- ↑ «Site et monument historiques - Les Antiques à Saint-Rémy-de-Provence» www.martigues-tourisme.com (kontsulta data: 2026-01-08).
- ↑ Rolland, Henri. (1948). «Les fouilles de Glanum (Saint-Rémy-de-Provence) [de 1945 à 1947»] Gallia 6 (1): 140–169. doi:. ISSN 0016-4119...
- ↑ H. Rolland. (1968). «Nouvelles fouilles du sanctuaire des Glaniques» Revue d’Études ligures 34 (2-3): 7-34...
- ↑ Patrice Arcelin, « Le peuplement de Alpilles durant l'âge du fer », in: Barruol, Guy (zuz.) eta Dautier, Nerte (zuz.), Les Alpilles : Encyclopédie d'une montagne provençale, éd. Les Alpes de Lumière, Forcalquier, 2009, 347 orri, ISBN: 978-2906162976. 143. or..
- ↑ Roth-Congès, Anne. (1992). «Glanum, oppidum Latinum de Narbonnaise : à propos de cinq dédicaces impériales récemment découvertes» Revue archéologique de Narbonnaise 25 (1): 29–48. doi:. ISSN 0557-7705...
- ↑ Claude Ptolémée, Livre 2, Ch. 10, 8 (146 or., 26. lerroa).
- ↑ (Ingelesez) Guyonvarc'h, Christian J.. (1980). Textes mythologiques irlandais. Rennes: Ogam.
Bibliografia
- Rolland, Henri, 1952. Glanum - Notice archéologique. Musée Saint-Remy-de-Provence.
- Rolland, Henri, 1948. “Les fouilles de Glanum (Saint-Rémy-de-Provence) de 1945à 1947”. Gallia, Année 1948 6-1. 140-169 or.
- Mauron, Marie eta Valbonne, Jean (1981), La Provence (Saint-Rémy-de-Provence 34-37 or.), Genève : Editions Minerva S.A..
- Thurel, Françoise et alii 1993. “Travaux de restauration Saint-Rémy-de-Provence, Glanum (Histoire ; Archéologie ; Mise en valeur ; Architecture ; Sculpture ; Partenaires)”, Aix-en-Provence, Ministère de la culture et de la francophonie, Direction régionale des affaires culturelles (Conservation régionale des monuments historiques), Réalisation Lignes Communication, juillet 1993, 12 or. (ISSN 1141-507X). web-gunea: Laboratoire, Recherche, Monuments, Histoire (LRMH).
- ZZ.AA. 1991. Mon patrimoine, Site archéologique de Glanum, Ministère de la culture, Direction du patrimoine, 1991eko 18-19-20 urria. 31 or.
- Loicq, Jean. «§ 3. Des cultes celto-ligures aux religions orientales en Provence : le cas de Glanum» Vie religieuse en Gaule. Héritage celtique et courants méditerranéens.
- “Une Provence romaine : Les Antiques et le site archéologique de Glanum à Saint-Rémy-de-Provence” Randonnées, histoires et découverte du Var et de la Provence (Randojp).
- Delestre, Xavier eta Salviat, François. Guide archéologique de Glanum (Saint-Rémy-de-Provence, Bouches-du-Rhône), Éditions du Patrimoine. ISBN:978-2757701294.
- Delestre, Xavier eta Salviat, François, Le mausolée de Saint-Rémy-de-Provence, Les Iulii, Jules César et la bataille de Zéla, Editions Errance.
- Delestre, Xavier. La naissance archéologique de Glanum (1920-1960), Editions Edisud.
- Roth-Congès, Anne (2010) “Glanum. De l'oppidum salyen à la cité latine”, Paris : Éditions du Patrimoine, Centre des Monuments nationaux, 64 or. (ISBN 978-2-7577-0079-2). .
- «Jardin. L'autre monument» Monuments nationaux le magazine (Paris: Centre des monuments nationaux): 128..
- Roth-Congés, Anne . 1997. “La fortune éphémère de Glanum : du religieux à l'économique. À propos d'un article récent.” Galha, 54, 157-202 or. Paris : CNRS Éditions, 1998
Kanpo estekak
- Michel (2009-03-19) “Le nymphée de Glanum: à la claire fontaine” CNRS
- Sagetat-Basseuil, Elsa “Nouvelles propositions d’organisation urbaine du centre monumental pré-augustéen de Glanum (Saint-Rémy-de-Provence)” Presses universitaires de Provence
- “Le site archéologique de Glanum.” DoRAA - Documents de Recherche sur l’Architecture Antique [Oharra : Antzinako arkitekturari buruzko datu digitalen on-line bilduma]
- Site archéologique de Glanum. Centre des monuments nationaux
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
