Giza gonadotropina korionikoa (GGK), haurdunaldian, korionean lehenik eta karenean ondoren jariatzen den hormona da, haurdun dagoen emakumezkoaren gernuan kanporatzen dena (haurdunaldiaren diagnostiko goiztiarra egiteko aukera ematen digu). Hormona honek gorputz horiaren formazioa eragiten du emakumezkoan, eta gizonezkoan barrabileko guruin interstiziala estimulatzen du. Nazioarteko unitateetan estandarizatua dago, terapeutikan erabiltzeko.[1] GGK ere adin guztietako gizon eta emakumeen hipofisian sortzen da.[2][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak