Giuseppina Grassini dans le rôle de Zaïre Élisabeth Vigée Le Brun margolari frantsesaren erretratua da. 19. mendearen hasieran 1805 urtearen inguruan egina, Londresen, margolaneko protagonista, Giuseppina Grassini, kantari zela bertan antzeztutako operetan (Grassiniren sei erretratu egin zituen izatez Vigee Le Brunek Ingalaterrako hiriburuan).[1]
Zaïre pertsonaia izena Zaira operako protagonistaren forma frantsestua da, Peter Winter konposagilearen lana, urte horretan bertan estreinatua Londresen, zeinean Grassini kontraltoak izan zuen rol nagusia.
Margolana Rouengo Arte Ederren Museoan dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak