Giuseppe Maria Crespi (izengoitia: Lo Spagnolo) (Bolonia, 1665eko martxoaren 14a - 1747ko uztailaren 16a) italiar pintorea izan zen. Koadro erlijiosoak (Zazpi sakramentuak) eta gai mitologikozko apaindura lan handiak egin zituen (Jainkoak eta Urtaroak, 1691). Argi-ilunak modu bikainez erabili zituen, eta errealitatearen alderdi gordinenak zituen gogoko (Emakumea zorriketan, 1707).
Erreferentziak