Giro Big Start Israel 2018 (izen horrekin zabaldu zuen marektinak) Grande Partenza erako hasiera (Grand Départ bat, baina gizonezkoen Giroan) bat izan zen 2018ko Italiako Giroak ospatu zuena Israelen.
Antolakuntza eta kritikak
Antolakuntzak izan zuen bultzada ekonomikoa, Sylvan Adams aberats kanadiar-israeldarrak jarri zuen, milioika euro inbertituz hartan. Adams da, Ron Baron enpresariarekin batera, Israel txirrindularitza taldearen jabe eta bultzatzailea. Talde horrek Hiru Itzuli Handietan egindako estreinaldia Giro honetan izan zen, UCI World Team bilakatu baino lehenago izatez. Adamsek esana da insistitu egin zuela Big Start honetan Bahrain eta UAE txirrindularitza taldeak, herrialde musulmanen izenak dituztenak, egon zitezen [1].
Palestinarren eskubideen aldeko taldeek protesta azaldu zuten Giroaren hasiera hau dela-eta, kirolaren bidez giza eskubideen zapalkuntza zuritzeko estrategia izan zelakoan, sportswashing esan izan dena.[2] Giroaren antolakuntza hasi zen sustatzen Big Start delakoa adieraziz irteera izango zela Mendebaldeko Jerusalemen, baina Israelgo presioek aldarazi zuten hori eta Jerusalem bakarrik geratu zen informazio ofizialetan. Jerusalemeko nazioarteko estatusean, Ekialdeko Jerusalem lurralde okupatua da, eta lasterketa izatez ez zen zonalde horretan abiatu edo ibili, Mendebaldeko aldean baizik, baina hala ere Israelen anatema da hiri zatituaz hitz egitea, eta kriterio politiko hori gailendu zen.[3]
Israelgo hiru egunen ondoren Siziliara aldatu zenean lasterketa, hasieran gatazka izan zuten poliziek eta palestinarren aldeko protestalariek.[4]
Lasterketa
Lasterketari dagokionez, lehen erlojupeko labur bar izan zen Jerusalemen, eta gero bi etapa amaitu ziren Tel Aviven (Mediterraneoko kostaldean) eta Eilaten (Itsaso Gorrikoan).[5] Tom Dumoulinek irabazi zuen erlojupekoa, eta hurrengo biak Elia Vivianik.
Erreferentziak
Kanpo estekak