Gipuzkoako Herrialde Txapelketa
|
Antolatzailea |
Gipuzkoako Futbol Federazioa
|
Sorrera |
1918 1940 (azkena)
|
Eremua |
Gipuzkoa + beste probintzia batzuk tarteka
|
Garaipen gehien |
Real Unión (8 txap.)
|
Txapelduna |
Zaragoza (1940)
|
Gipuzkoako Herrialde Txapelketa 1918 eta 1940 artean Gipuzkoako taldeen artean jokatu zen futbol txapelketa izan zen, bide batez Espainiako Futbol Errege Koparako sailkatzeko balio zuena.
Historia
1913 eta 1918 artean Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa jokatu zen baina talde bizkaitar eta gipuzkoarren arteko desadostasunak medio bakoitzak bere txapelketa antolatzea erabaki zuen.
Talde gipuzkoarrentzako txapelketa izan arren sarritan aritu izan ziren inguruko probintziatako taldeak, hala nola, Osasuna, Deportivo Alavés edo Logroñés.
1931-32 denboraldian Espainia mailan berrantolaketa bat egin zen eta ikusirik gipuzkoarrak eta bizkaitarrak gaizki moldatzen zirela Gipuzkoa eta Aragoeko txapelketa antolatu zen, talde gipuzkoar, nafar, arabar, aragoetar eta errioxarrek parte hartu zutelarik.
1935 eta 1938 artean ez zen txapelketarik izan, 1935 eta 1936an Euskal Kopa jokatu zelako eta 1937 eat 1938an Espainiako Gerra Zibilaren erruz.
Palmaresa
Gipuzkoako txapelketa (1919-1929)
A eta B mailak osatu ziren. Aurreneko urteetan lau taldek osatu zuten A maila eta azken postuan gelditzen zena jeitsi eta B mailako irabazlea igotzen zen.
Gipuzkoa-Nafarroako txapelketa (1929-1931)
Gipuzkoa-Nafarroa-Aragoeko Txapelketa (1931-1934)
Gipuzkoako Txapelketa (1938-39)
Gipuzkoa-Nafarroa-Aragoeko Txapelketa (1939-1940)
Garaipenak guztira
Taldea |
Garaipenak |
Urteak
|
Real Unión |
8 |
1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930, 1931
|
Real Sociedad |
6 |
1919, 1923, 1925, 1927, 1929, 1933
|
CD Logroño |
2 |
1932, 1934
|
Deportivo Alavés |
1 |
1939
|
Zaragoza FC |
1 |
1940
|
Partehartzeak guztira
Kanpo estekak